sábado, 5 de diciembre de 2015

Ama Ata: Una declaración sobre el caso de los supuestos 'falsos informes'

Ama Ata: Una declaración sobre el caso de los supuestos 'falsos informes'

Eliseo Gil explica de una forma sencilla y breve el resultado de los análisis basados en pruebas físicas solicitados por el juzgado al Instituto del Patrimonio Cultural de España

"Pero los procedimientos judiciales tiene su propio recorrido y nos hemos encontrado solamente con una respuesta parcial a nuestras peticiones de la que el caso para nosotros más sangrante es el estudio llevado a cabo por el IPCE, sobre la presencia de anomalías –restos metálicos- en la superficie de una selección de piezas. Y es que, en un ejercicio de voluntarismo, diríase que imbuido por el síndrome de Veleia, el técnico en cuestión ignora tan tozuda como inexplicablemente que las piezas han pasado por un largo proceso desde su hallazgo en la excavación, hasta su depósito en el museo, habiendo sido sujeto de procesamientos, estudios e informes diversos. Toda esa historia que sin duda podría explicar la presencia de partículas metálicas modernas en la superficie de las piezas es, como recalcamos, olímpicamente obviada en el estudio del IPCE y, paradójicamente, allá donde hay costras y depósitos conservados, justamente allá donde podríamos saber si las piezas son o no genuinas, el tema NO ha sido investigado."
Eliseo Gil Zubillaga.

Hasier Etxeberria:"Zalantzak sortzen dizkit Ertzaintzaren Iruña-Veleiako txostenak." 2015-12-04.

"Esan dezadan aurretik, zalantzaz beterik bada ere, niretzat ezinezkoak direla Iruña-Veleiako ostraketan ageri diren testuak eta bestelakoak. Lakarra eta Gorrotxategi profesoreei sinesten diedala horretan, (sinestu behar diedala), eurak baitira linguistikan ditugun autoritate gorenak horretarako. Luze jardun nintzen horretaz hemen bertan eta baita ere Euskal Telebistaren baitan antolatu genuen mahai inguru eta dokumental hartan.

Idoia Filloy Nieva. 04-12-2015. Motivos de fondo en la acusación de falsedad de la piezas y del encausamiento de los arqueólogos vascos. Único caso en el mundo según E.C. Harris,

"Nuestro único "crimen" es el haber localizado euskera escrito en época romana en un yacimiento alavés. Lo que para nosotros fue un precioso hallazgo excepcional, para otros se debió convertir -en mi opinión- en una pesadilla que venía a remover ciertos cimientos históricos interpretados en clave política. Pienso que el sistema puso en marcha sus mecanismos de autodefensa utilizando todos los medios a su disposición (que entiendo son muchos) frente a un hallazgo científico. Y para ello era necesario acabar con la credibilidad, el honor y el buen nombre de profesionales de...digámoslo!!! reconocido prestigio en el mundo de la Arqueología. Y todo ello en base a fabulaciones y escenarios que no tienen respaldo probatorio alguno. Difícil es demostrar lo que nunca pasó. No sé cómo acabará esta lamentable historia pero tengo la esperanza de que la verdad terminará triunfando y que cada cual quedará en el lugar que le corresponde. Sólo espero que lo vean nuestros ojos...."

I. Filloy.







viernes, 4 de diciembre de 2015

naiz: Iritzia | Opinión - Aurtengo Martin Ttipia Saria Eliseo Gil Zubillaga arkeologoarentzat.

naiz: Iritzia | Opinión - Aurtengo Martin Ttipia Saria Eliseo Gil Zubillaga arkeologoarentzat

AURTENGO MARTIN TTIPIA SARIA ELISEO GIL ZUBILLAGA ARKEOLOGOARENTZAT
JESUS PÉREZ DE VIÑASPRE CHURRUCA
2015/12/01
Gure elkartean, Martin Ttipian, 2015 Urteko Nafarra 2013an hasitako ohiturari jarraiki, aurten Urteko Nafarra Saria Eliseo Gil Zubilaga arkeologoari ematea erabaki degu. Hori dela ta Iruña Veleian egindako lana eta nafar ondarearentzat hain garrantzitsuak diren aurkikuntzak eskertu nahi izan degu.
Martin Ttipia,  Nafar Erresumako tenentea zen Gasteiz Nafarroa zen garaian. 1199 urtean, Alfontso VIII Gaztelako erregeak Gasteiz eraso zuenean. Martin Ttipia 9 hilabetez iraun zuen herriaren defentsaren buru zelarik; Nafarroako errege zen Antso VII Azkarrak, behar zuten laguntza bermatu ezin eta, 1200ean, amore emateko Martini agindu zion arte.
2013 eta 2014 urteetako Nafar saria jaso dutenek emango diote aurtengoa Eliseo Gil arkeologoari, hain zuzen ere, Jose Antonio Gonzalez Salazar apaizak eta Joxe Ulibarrena artista plastikoak.
Ekitaldia abenduaren 5ean, larunbateko 12:45etan hasiko dugu, Gasteizko Udalak orain gutxi izendatu duen “Martin Ttipia” lekuan (Oihaneder Jauregitik aurrez aurre, Fray Zacarias Martinez kalean).
Eliseo Gil Zubilagak arkeologiari eta euskal kulturari egin dion ekarpena gogoan izango dugu eta noski, ohorezko aurreskua eta, bertsolarien ostean, saria emango diogu. Euskal ohiturake ez ditugu ahaztuko eta kalejira eta nafar poteoa (porroi eta zahatoz) Erdi Aroko hirigunean etorriko da gero, eta, amaitzeko, bazkaria Harria jatetxean, Gasteizko Foruen plazako frontoi parean.

sábado, 12 de septiembre de 2015

naiz: Iritzia | Opinión - Baskoniako ipuin bat

naiz: Iritzia | Opinión - Baskoniako ipuin bat

JUAN MARTIN ELEXPURU
EUSKAL FILOLOGIAN DOKTOREA
BASKONIAKO IPUIN BAT
Nolako astea! Igande gauean euskaldun asko oheratu ginen pentsatzen, mitozale amorratuak izaki, Paleolito Aroko gizakiaren jatorrikoak ginela ziurrenik, Ekain, Lascaux eta Altamira margotu zuten haien ondorengoak. Aita Barandiaranek hori iradoki zigun, eta berriki egin diren azterketa genetikoek ere ez dute ezeztatu, aztarna paleolitiko ugari omen dagoelako gure gene-zopan.
2015/09/11
Baina asteleheneko gosariarekin, lurrikara. "Euskaldunak ez dira uste bezain zaharrak" titulatzen zuen Madrileko egunkari batek. "Je-je, kar-kar!" suma zitekeen lerro artean. Asteartean euskal prentsara eta Internetera argibide bila jo eta jakin genuen Atapuercako zenbait giza hezur aztertu dituztela Upsala-n eta ondorioztatu dutela orain dela zazpi mila urte inguru heldu zirela euskaldunak ekialde hurbiletik eta aldean ekarri zutela laborantza eta abeltzaintza Europara. Gainera sardiniarren eta euskaldunen arteko antz genetiko harrigarria azpimarratzen zen, eta euskara eta paleosardiniera senideak izan zitezkeela iradokitzen. Bueno, hain gaizki ere ez, pentsatu nuen; alde batetik milaka urteak galtzen genituen baina bestetik ez da ahuntzaren gauerdiko eztula laborantzaren eta abeltzaintzaren ekarleak izatea Europara, eta, nork daki agian asmatzaileak ere bai. Gainera, euskara eta paleosardiniaren arteko senidetasunaz liburua amaitzear dudanez..., je-je, kar-kar.
Baina pozak gutxi irauten du pobrearen etxean. "Baskoniako Historia bat" afaldu genuen ostegunean; Santana eta Abaitua irakasleek zuzendu, EITBk ekoiztu eta iazko Donostiako Festibalean aurkezturiko dokumentala. Hogeita hamar mila urte esan duzue? Zazpi mila? Gizajoak. 1500 urtetxo besterik ez daramagu euskaldunok Pirinio hegoaldean. Beren tesi edo hipotesia azaldu ziguten: akitaniarrak ziren euskaldun bakarrak erromatarren garaian. Inperiora erori zenean, Bidasoa hegoaldea inbaditu zuten eta lau probintziak (gutxi gora behera) euskaldundu zituzten. Barduliarrak, karistiarrak eta autrigoiak ez ziren euskaldunak; eta, entzun, Nafarroa aldeko baskoiak ere ez!; nahiz eta hau aho txikiarekin esan zuten hau, jakina baita zein suminkorrak diren nafarrak. Aipatu ere ez Umessahar jartzen duen Lergako hilarria, edo eta herrialde bereko Itsacurrine, Lacubegi, Larrahe edo Selatse.
Oliteko gazteluan izan zen azken predikua: honaino heldu ziren akitaniarrak. Bisigodoek ez zieten aurrera egiten utzi. Hemendik hegoaldera ez da sekula euskararik egin. Aipatu ere ez Errioxa-Soria aldeko hilarrietan agertu diren zortzi edo hamar euskal izenak: Sesenco, Agirsar, Lesuri...
Bizkaitik abiatu zen Santana. Lemoako Elorriaga auzoan galdekatu zuen Abaitua irakaslea, atal honen gidoilaria. Hilarriko Secundianus-ek zein hizkuntza egingo zuen galdetuta, zalantzarik ez: zelta, eta latina ere bai ziurrenik. Euskara ezta pentsatu ere. Gero Santanaren ahotsa: "mendi eta ibai inportanteenen izenak zeltikoak dira; AnbotoAmbatus-etik dator, jainko zeltikoa. Barkatu, Alberto, Ambatus zeltikoa izango da baina ez da jainko-izena, esklaboei eta libertoei ematen zitzaien pertsona-izena baizik. Interneten konproba dezakezu. Ez ote arraroa mendi sakratu bati esklabo-izena jartzea? Bestalde, zer esan nahi dute zeltaz Gorbea-k eta Oka-k? Argituko diguzu. Ez omen da euskararen arrastorik antzinateko epigrafian Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Ez dituzu ezagutzen nonbait Oiartzungo Beltesonis, edo Foruko Iviliajainkoa edo Arabako Attia, Helasse, Illuna, Luntbelsar, Uvarna.
Dokumentalean agertu ziren adituetako inor ez zen euskalduntze berantiarraren alde mintzatu. Gorrochateguiren lanak irakurri dituenak badaki teoriaren aurka dagoela. Dokumentalean ez zen hain argi gelditu; mendebaldean, ebidentzien arabera,"euskara pixka bat" egingo omen zen. Arraro geratu zen esaldia. Larrea ere ez da teoriaren aldekoa, nahiko garbi utzi zuen. Eta Azkarate ere ez. Aldaieta ez da teoriaren aldeko zantzua; izatekotan, kontrakoa. Luze joko lukete xehetasunek. Baina niretzat gogorrena Mitxelena aldekotzat hartzea izan zen. Santanaren arabera, behin baino gehiagotan iradoki zuen barduliarrak etab. ez zirela euskaldunak, eta pena Aldaieta bera hil zuen urtean aurkitu izana. Alberto, berrikusi Mitxelenaren obra eta ikusiko duzu beti mintzatu zela teoria horren aurka: "... se puede sostener que várdulos y caristios, al menos en la parte norte del territorio, hablaban la misma lengua que los vascones septentrionales" ("Sobre la lengua vasca en Alava durante la Edad Media". 1982). On Koldok burua jasoko balu... Nolanahi ere, narratzaileari sinestera, aipaturiko testigantzek indartu egiten dute beren hipotesia. Zaila da ulertzea nola utzi duten katedratiko hain gorenek beren iritziak manipulatzen.
Itzul gaitezen hasierara. Bat: akitaniarrek euskaldundu omen zuten hegoaldea VI. mendean. Galdera: euskaraz mintzatzen zen Akitanian, hots, Garonaren hegoaldean, garai horretan? Dakigunetik, Akitania gehiena erdaldundu zen Erromatarren garaian. Egungo Ipar Euskal Herria eta agian Biarnoko eta Bigorrako mendialdeak iraungo zuten euskaldun. Hau da, akitaniarren lautik hiruk edo gehiagok ez zuen euskaraz jakingo. Nola euskaldundu zezaketen ezer? Bi: barduliarrak, karistiarrak... hizkuntza zeltiko bat egiten zuten VI. mendean, euskaldundu aurretik. Hizkuntza zeltikoa garai horretan? Aditu guztiak ados daude latinak hizkuntza zeltikoak eta iberiera irentsita zituela hirugarren edo laugarren menderako.
Eta orain geure buruari egiten dizkiogun galdera arruntak: zer egin zuten inbaditzaile akitaniarrek hegoalde guztia di-da batean euskalduntzeko? Garbitu egin zituzten zelta guztiak? Garbiketa etnikoa? Hala balitz, nola ez dute horretaz hitzerdi esaten Isidoro Sevillakoak, Gregorio Toursekoak eta beste autore garaikide batzuek? Nola ez da geratu arrastorik memoria kolektiboan edo mitologian?
Teoria honek baditu ia ehun urte. Gomez Morenok iberiera irakurtzea lortu zuen 1925 aldera eta orduan konturatu ziren euskararen bidez ez zutela ia ezer ulertzen. Ordura arte euskaldunak eta iberiarrak gauza bera zirenez, espainiarrik espainiarrenak ginen. Baina hori izateari utzi genionean hasi ziren ipuina idazten. Eta moraleja garbia zen: hemendik aurrera ez duzue zilegitasunik izango mendebaldeaz, haren inbaditzaileak baitzarete, eta, nork daki, agian genozidak.
Nolanahi ere, dokumentalaren egileek diote herri honenganako amodio sakonak eraginda landu dutela teoria, amodio heldua, hori bai, ez infantila. Eta guk sinetsi egiten diegu, amodioak dena edertzen baitu, baita ipuinik txarrena ere.