18/5/20

Historiak Erdi Aroko Gasteizi ez diola justiziarik egin erakusten duen ikerketa. Uste baino askoz garrantzi handiagoa izan zuen Gasteizek Erdi Aroan. VIII mendean Arabako konderriak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako parte handi bat biltzen zituen bere baitan. Antso Jakintsuak fundatu zuenerako, hiri oparoa zen. Ismalel Garcia-Gomez hiri haren gaineko tesia egin zuen arkeologoak kontatu digu.

Historiak Erdi Aroko Gasteizi ez diola justiziarik egin erakusten duen ikerketa: Uste baino askoz garrantzi handiagoa izan zuen Gasteizek Erdi Aroan. VIII mendean Arabako konderriak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako parte handi bat biltzen zi...
Mendebaleko euskara
Zentzu horretan, ikerketen ondorio gisa, uste du egungo historiak Gasteizi, XII. eta XIII. mendeetako Vitoria hari, haren garrantziari, ez diola justiziarik egiten. Horregatik, «eta ez horregatik bakarrik», erakargarriak iruditzen zaizkio zenbait hipotesi, hala nola Koldo Zuazok euskalkien sorreraren gainean zabaldu zuena, «nire ustez hipotesia baino gehiago dena». Ikerketetan ikusi dutenez, Gasteiz kultur fabrika bat zen. «Koldok oso argudio indartsua ematen duela iruditzen zait, lengoaiaren fabrikak, lengoaia aberasten, aldatzen eta forma hartzen dueneko lekuak hiriak dira, hartu-emana dagoen eta hainbat motatako jende gehiago biltzen den lekuak. Jakina, herrixketakoa ere bada, baina hirietan nahaste handiagoa dago». Uste duenez, Gasteizen ikusi dutenak, arkeologiak, guztiz berresten ditu Zuazok mendebaleko euskararen gainean zabaldu dituen hipotesiak. «Euskal Herri osoan ez dago Gasteizen pareko hirigunerik, Iruñea izan ezik».

Norabide bereko datu ugari daude; esate baterako, eta VIII. menderaino joan gabe, XIII. mendean frantziskotar eta domingotar monjeen lehenengo fundazioak Gasteizen egin zituzten, eta horiek ziren beren etxe nagusiak. Gasteiz hiriburua zelako aukeratu zuten, eta zerikusi handia zuen hezkuntzarekin, araututako irakaskuntzarik edo eskolarik ez zegoen mundu hartan erlijio zentroek orduko unibertsitateak baitziren. Hartara, inguruko kulturadun jendea Gasteizera joaten zen ikastera. Ez da kasualitatea beste leku bateko jaun ugari inguru arabar batean bizi izana. «Diego Lopez de Haro, Bilbo fundatu zuena, Oñatiko jauna… non bizi dira?», galdetu du Garcia-Gomezek. Dioenez, ziurtzat jotzen da Bizkaiko jauna Bilbon bizi zela, baina hori ez da dokumentuetan agertzen; hala ere, berak dokumentuak sinatu zituen, non eta Gasteizen beti. «Hori badakigu».

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina