18/5/20

Iruña-Veleiako zentzua. GONTZAL FONTANEDA. Maiatza 20. Hitz azpimarratuak neureak dira.

Bederatzi urteko itxaronaldiaren ondoan Iruña-Veleiaren auziak epaiketa izango omen du. Ez da zentzuzkoa. Auzitegiak ea Eliseo Gilek grafitoak faltsutu zuenetz ebatzi nahi badu, lehendabizi jakin behar du grafitoak faltsuak diren ala ez. Horretarako grafito horiek aztertu behar dira noiz grabatu ziren erabakitzeko. Inork ere ez du horrelako azterketarik egin.
Arkeologoak aurkikuntzak agertzen diren geruzan oinarritzen dira. Baina eztabaidaren hasieratik Eliseo Gilek bakarrik, salatuak hain zuzen ere, eskatu du aztertzea. Beste inork ere ez, Botereko inork ez, ez Euskal Herriko Unibertsitateak ez Arabako Foru Aldundiak ez Gasteizko Epaitegiak ez dute grafitoak aztertzea nahi izan. Ez da senekoa.
    2008an Aldundiak, txostenak jaso baino lehenago ere, faltsutzat jo zituen grafitoak, Eliseo Gilen talde arkeologikoa bota zuen, Epaitegian salatu zuen eta aztarnategiko kontratua Unibertsitateari eman zion. Eta halako bidegabekeriak zergatik eta Unibertsitateko bost kidek (Ciprés, Galán, Gorrochategui, Lakarra eta Nuñez; ez da egia guztien adostasuna izan zenik), ez frogetan, teorietan oinarrituta, baieztatzen zutelako. 
 Teoriak bakarrik dituzte, adibidez, III mendeko euskara nolakoa zen ‘dakiten’ bi hizkuntzalarirenak. Garai hartako grabaketarik ote daukate?
    Iritziak dituzte, adibidez, Espainiako Kultur Ondarearen Erakundearenak. Epaitegiak “idazkunen antzinatasuna” aztertzeko eskatu zion arren, azalean gaur egungo metal batzuen aztarnak zeudela bakarrik ondorioztatu zuen, hau da, piezak eskuetan izan dituzten guztiek utzitako hondarrak.
    Espekulazioak dituzte, adibidez, polizi-txostenekoak, non baitio “azken urteotan mundu mailako faltsuketa arkeologikoaren gertaerarik larriena” dela. Baina grafitoen antzinatasuna aztertzeko Epaitegiaren agindua jaso zuenean, piezak itzuli egin zituen beraren laborategiak horretarako gauza ez zirelako.
    Aditu askok, ordea, benetakoak izan daitezkeela baieztatzen dute (besteak beste, Albisu, Arnaiz, Baxarias, Elexpuru, Fernandez, Filloy, Frank, Fritz, Gil, Harris, Iglesias, Illarregi, Orpustan, Rodriguez Colmenero, Satue, Sauren, Silgo, Thomson, Txillardegi, Van der Driessche, Zabaleta). Teoriak ere besterik ez dira, inork ere ez ditu grafitoak aztertu eta.
    Lotsagarria da bederatzi urte baino gehiagotan ezer ez egitea.
   Fiskaltzak epaia nahi izatea ulergarria da, beraren lana da eta. Baina grafitoak noiz egin ziren jakiteko azterketarik egin gabe, faltsutasunean Aldundia bera setatzea da ulertezina. Idazkun horiek euskarazko eta historiazko altxorra izan daitezke. Arabarentzat altxorra izango lirateke.
    Hasteko, aztertu behar da, ezta?

Historiak Erdi Aroko Gasteizi ez diola justiziarik egin erakusten duen ikerketa. Uste baino askoz garrantzi handiagoa izan zuen Gasteizek Erdi Aroan. VIII mendean Arabako konderriak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako parte handi bat biltzen zituen bere baitan. Antso Jakintsuak fundatu zuenerako, hiri oparoa zen. Ismalel Garcia-Gomez hiri haren gaineko tesia egin zuen arkeologoak kontatu digu.

Historiak Erdi Aroko Gasteizi ez diola justiziarik egin erakusten duen ikerketa: Uste baino askoz garrantzi handiagoa izan zuen Gasteizek Erdi Aroan. VIII mendean Arabako konderriak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako parte handi bat biltzen zi...
Mendebaleko euskara
Zentzu horretan, ikerketen ondorio gisa, uste du egungo historiak Gasteizi, XII. eta XIII. mendeetako Vitoria hari, haren garrantziari, ez diola justiziarik egiten. Horregatik, «eta ez horregatik bakarrik», erakargarriak iruditzen zaizkio zenbait hipotesi, hala nola Koldo Zuazok euskalkien sorreraren gainean zabaldu zuena, «nire ustez hipotesia baino gehiago dena». Ikerketetan ikusi dutenez, Gasteiz kultur fabrika bat zen. «Koldok oso argudio indartsua ematen duela iruditzen zait, lengoaiaren fabrikak, lengoaia aberasten, aldatzen eta forma hartzen dueneko lekuak hiriak dira, hartu-emana dagoen eta hainbat motatako jende gehiago biltzen den lekuak. Jakina, herrixketakoa ere bada, baina hirietan nahaste handiagoa dago». Uste duenez, Gasteizen ikusi dutenak, arkeologiak, guztiz berresten ditu Zuazok mendebaleko euskararen gainean zabaldu dituen hipotesiak. «Euskal Herri osoan ez dago Gasteizen pareko hirigunerik, Iruñea izan ezik».

Norabide bereko datu ugari daude; esate baterako, eta VIII. menderaino joan gabe, XIII. mendean frantziskotar eta domingotar monjeen lehenengo fundazioak Gasteizen egin zituzten, eta horiek ziren beren etxe nagusiak. Gasteiz hiriburua zelako aukeratu zuten, eta zerikusi handia zuen hezkuntzarekin, araututako irakaskuntzarik edo eskolarik ez zegoen mundu hartan erlijio zentroek orduko unibertsitateak baitziren. Hartara, inguruko kulturadun jendea Gasteizera joaten zen ikastera. Ez da kasualitatea beste leku bateko jaun ugari inguru arabar batean bizi izana. «Diego Lopez de Haro, Bilbo fundatu zuena, Oñatiko jauna… non bizi dira?», galdetu du Garcia-Gomezek. Dioenez, ziurtzat jotzen da Bizkaiko jauna Bilbon bizi zela, baina hori ez da dokumentuetan agertzen; hala ere, berak dokumentuak sinatu zituen, non eta Gasteizen beti. «Hori badakigu».

Vascos y Primeras Naciones: indígenas a ambos lados del mar. Las empresas emprendidas por los vascos durante los últimos siglos de la Baja Edad Media y con posterioridad en las costas de América del Norte no habrían tenido éxito de no haber contado con la colaboración de los indígenas pobladores de aquellas tierras, las Primeras Naciones. Esas relaciones entre nuestros antepasados y las culturas indígenas americanas serán el centro del congreso titulado «Atlantiar Knekk Tepaw» que tendrá lugar en setiembre en Sydney (Canadá), organizado por Jauzarrea –fondo para el estudio y difusión de la cultura vasca; una asociación con componentes internacionales de la que es impulsor el conocido fotógrafo Xabi Otero– y la Universidad canadiense de Cape Breton.

Vascos y Primeras Naciones: indígenas a ambos lados del mar: Las empresas emprendidas por los vascos durante los últimos siglos de la Baja Edad Media y con posterioridad en las costas de América del Norte...

Irrikitan Araba Euskaraz 2018

18/5/17

Euskal siderurgiaren erroak aurkitu dituzte: 300 haizeola Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian Ikerlari talde batek antzina burdina egiteko erabiltzen ziren sistema prehidraulikoak inbentariatu eta aztertu ditu.

ARGIA @argia 
2018ko maiatzaren 17a.
Burdina metal bihurtzeko tailerrak ziren haizeolak. K.a V. mendetik XV. mendera arte erabili izan ziren Euskal Herrian –baita zeharroletan ura erabiltzen hasi eta gero ere–; gurean 2.000 urteko ibilbidea egin zuen produkzio siderurgikorako sistema horrek beraz, historiaurreko labe garai modukoak ziren.
Euskal Herriko Metazaritzaren Museoko Arkeologia Taldeak duela 15 urte azterketa hasi zuen haizeolen inguruan, Eusko Jaurlaritzak eskatuta, ikusirik horietako asko lurpean egonik arriskuan zeudela. Ondare arkeologiko hori babesteko, lehenik zenbaketa egitea beharrezkotzat jo zuten, eta orain arte ezagutzen ziren EAEko haizeolen kopurua boskoiztu egin dute: 170 aztarnategi katalogatu dituzte Bizkaian, 150 Gipuzkoan eta 25 Araban.
Historia aldaraziko duen labe-mota
Arkeologia taldearen buru eta EHUko ikerlari den Javier Francok azaldu duenez, Europan “parekorik ez duen labe-mota” ere aurkitu dute azterketan: aho zabaleko ontzien itxurakoak ziren eta erromatarrek ekarritako forma berriagoari iraun zieten Erdi Arora arte. Berezitasun horrek, Europan labeek izandako bilakaerari buruzko teoria aldatzen duela dio Francok. 
Bestalde, ikerketak frogatu du Bizkaia eta Gipuzkoa zirela “lehen mailako” siderurgia produktoreak, eta Araban aldiz, material hori inportatu egiten zela, zeramika esportatzen zen gisan.

18/5/16

«Iruña-Veleia afera» auzibidetik ateratzeko eskatu dute

«Iruña-Veleia afera» auzibidetik ateratzeko eskatu dute: Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiari eta Oskar Escribano Lurmen enpresako langile ohiari elkartasuna agertu zien atzo Iruña-Veleia ekimenak. Hare...

18/5/12

Ipar Euskal Herriko lehen ikastolako haurrak.

Ipar Euskal Herriko lehen ikastola 1969an sortu zuten, Arrangoitzeko Udalak utzitako gela batzuetan. Aurreneko andereñoa Libe Goñi izan zen, eta ondoren Amaia Aseginolaza eta Begoña Jauregi elkartu zitzaizkion. Urte hartan Daniel Velezek Arrangoitzen egin zuen argazkian ikastola hartako zenbait guraso eta sustatzaile ageri dira, hala nola Jean Hiriat eta Argitxu Noblia. Noblia bera da Seaskaren fundatzaileetako bat. Irudian ageri diren ikasleetako batzuk honako hauek dira: goiko ilaran, Maider Zabala, Claire Daguerre, Aitor Arandia, Anne Driolet, Patricia Daguerre eta Xabier Hiriart; beheko ilaran, Mikel Muñoa, Eric Goñi, Mikel Arandia, Mikel Etxebarria, Christina Goñi eta Chantal Oilataguerre. Irudiaren ezkerrean Maria Jesus Muñoa ageri da. Daniel Velez Donibane Lohizunen jaio zen, 1938an. Haren aita ere argazkilaria zen, eta lanbide horretara bultzatu zuen bera. Parisen hasi zen prentsa argazkilari eta “L'Equipe” kirol kazetarekin kolaboratu zuen. 70eko hamarkadaren hasieran Ipar Euskal Herrira itzuli eta “Sud Ouest” kazetan hasi zen, erretreta hartu arte. Bere garaiaren lekuko, Velezen argazkiak, sarritan paregabeak, Euskal Herriaren historia grafikoaren parte dira



Ipar Euskal Herriko lehen ikastolako haurrak

Bertsolaritzaren frisiar aldaera ernaltzeko ahalegina

Bertsolaritzaren frisiar aldaera ernaltzeko ahalegina: Mendeetan zehar Euskal Herrian hain ospetsua izan den ahozko espresio artistiko batek izan al dezake arrakastarik atzerrian? Herbehereetako Frisia probintzia...

Euskal komunitate zientifiko-teknikoa trinkotzeko martxan da Artizarra sare soziala

Euskal komunitate zientifiko-teknikoa trinkotzeko martxan da Artizarra sare soziala: UEUk artizarra.eus izeneko plataforma berria aurkeztu zuen atzo. Euskal komunitate zientifikoaren informazioa kudeatu eta beste sektoreekin harremanak bidera...

Igandean Herri Urrats Senperen. Aldarria eta jaia, biak modu alaitsuan

Igandean Herri Urrats Senperen. Aldarria eta jaia, biak modu alaitsuan: Igandean 'Prefosta' lemapean Herri Urrats izango da Senperen. Urtero gisan, egun osoko egitarau aberatsa prestatu dute. Aurten, Xiberotar eta Baxenafartar ik...

18/5/11

Iruña-Veleia: mundua aldrebes. Jose Luis Erdozia Mauleon - Euskal Filologian doktorea. 2018ko maiatzak 12. BERRIAn.

Nolako poza euskaldunok hartu genuena halako aurkikuntza «zazpigarren alabarenean» gertatu zela jakindakoan! Zakurraren ipurdira «euskalduntze berantiarra» eta euskarari buruzko beste zenbait sasiteoria. Sasiteoriko hauek eta guzti, hasiera batean, emozioz beterik, egia bada ere, haien teorien iraupenari erreparatuta ziurrenik, berehala ekin ziotela emozioa ukazio bihurtzeari. Nolako itxura, dena dela, azterbide zientifikoa ohitura omen duten «aditu» hauena!

Aurreko batean nioen bezala, aurkikuntzaren emozioak itsutu, lau haizeetara zabaldu, eta ondoren aurkikuntzaren subjektua aztertzeari ekin? EHUko eta Madrileko Unibertsitate Complutenseko katedradunak eta irakasleak, Arkeologia, Latin filologia, Antzinako Historia, Euskararen Historia eta Euskararen Gramatika Historikoa haien ardurapean aipatu unibertsitateetan. «Aditu» hauek hasi ziren grafitoak faltsuak zirelako arrazoiak plazaratzen. Eta horietako batzuk benetan bitxiak, edozeinek baztertzeko modukoak, Descartesena esate baterako, Niscart baita, seguru asko (inola ere ez, behintzat, Descartes), ostrakak idatzita ageri duen izena. Ostraka horietako bakarren batek «Eusko label» idatzita zuela esatea falta izan zitzaien bakarrik.

Baina, hara non, 2011n, Miguel Thomson ikerlari eta ebaluatzaile zientifiko madrildarrak, banan-banan, hankaz gora jarri zituen «aditu» horien argudioak: Nefertiti, Deidre, Secuano, Ioshe/Ieshu, Pather, Cuore, Veleia, Novva, si/no, /z/ eta /k/ hizkiak agertzearena... Hauexek omen dira, bereziki (ez ditut orain arte, nik behintzat, beste batzuk ezagutu), Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla esateko arrazoiak. Hauxe, eta ez beste ezer, baldin bada ostrakak aurkitu zituzten arkeologoek iruzur egin izanaren froga, ez da zalantzarik oso aurkikuntza garrantzitsu baten aurrean gaudela eta ez soilik euskararen historiaren aldetik, historia eta kristau erlijioarenetik ere bai. Horregatik behar dugu, lehenbailehen, grafitoen afera argitu, baina horretarako arkeometria baliatu behar da ostrakak, eta hauetan dauden grafitoak ere bai, aztertu eta datatzeko, Paleolitos Aroko kobazuloetako margoekin egiten ari diren moduan. Hauxe ari dira etengabe eskatzen Sos Iruña-Veleiako kideek eta Lurmenekoek. Entzun edo irakurri diozue «aditu» horietako bakarren bati gauza bera eskatzen? Adierazgarria oso!

Penagarria bada ere, «aditu» bati atxikitzen zaion «azterbide zientifikoarekin» fidaturik antza, «froga interesatu» horiek sinisteko modukoak iruditu zaizkio jende askori, tartean hainbat euskaltzaleri ere bai, eta argudio faltsu horiek dira jende gehienen oroimenean geratu direnak. Edo okerragoa izan daitekeena, bost axola diola grafitoen afera argitzea euskalherritar askori, tartean direla, ulertezina suertatzen bazait ere, arabarrak orokorrean eta Arabako euskal elkarte gehienak ere. Froga interesatuak direla esan dut lehentxeago, eta hala berresten dut, ezen Iruña-Veleiako ostraketako grafitoak benetakoak izanez gero, non geratuko litzaieke «aditu» horietako batzuei zenbait teoria? Baina, interesak eta interesik ezak beste baterako utziko ditut.

Garbi dago, beraz, arrazoi hauek izan badira grafitoak faltsuak direla ondorioztatzeko, «aditu» horiek eman beharko dituztela azalpenak zergatik jokatu duten horrela argituz eta ez Lurmeneko arkeologoek. Grafitoak faltsuak zirela ondorioztatu nahian egin zituzten txostenak eta txosten horietan oinarriturik auzipetu dituzte Lurmeneko arkeologoak. Thomsonek, bata bestearen atzetik, erakutsi du «adituen» froga horiek ez dutela egiazkotasunik edo oinarri zientifikorik, hauek ostraken garaietarako ezinezko direla esaten dituztenak, hark baietz erakutsi baitu, badirela Iruña-Veleiako idazkunetako ezaugarriak dituztenak beste zenbait eremutan.

Lurmenekoei fiskalak kartzela eta 600 euro bakoitzeko eskatzen die, 476 ostraka «hondatzeagatik». Zer eskatu beharko litzaioke, orduan, ikusi berri ditugun «aditu»-en txosten interesatu horiei esker Iruña-Veleiako ardura lortu duen Nuñez arkeologo jaunak hondeamakina sartzeagatik indusketa eremuan? Horixe, hondeamakina sartzearena, ote da metodo egokiena indusketa arkeologikoa egiteko? Hori bai hondamendia! Izenburuan esaten dudan moduan, honek guztiak «mundua aldrebes» dirudi.
https://www.berria.eus/paperekoa/1832/019/003/2018-05-12/iruna_veleia_mundua_aldrebes.htm

PREFOSTA HerriUrrats2018 Kanta : 2zio - Klipa : EtxekoProd

Europa Transit | MUGAMINAK

«San Juan» bukatzen

«San Juan» bukatzen: Lau urte igaro dira eta pabiloi huts bat zena beteta dago, «San Juan» baleontziak beteta. Ez dago bukatuta baina ondo ikusten da zer-nolako egitu...