18/5/6

Ez dezagun berriz ahaztu. Sollubeko batailaren arestian, 1937ko maiatzaren 3an, faxistek Bermeo eta inguruak erabat eurenganatzeko gogor egin zuten eraso. Goizeko 9.30ean Lasarte, Gasteiz eta Burgosetik hegazkin espainiar eta alemaniarrak ateratzen hasi ziren, jada zonaldean ekinean ari ziren italiarrak laguntzeko. Breguet XIX, Heinkel 45 eta Dragon Rapiden bat orduetan zehar hara eta hona ibili ziren burrunbaka, altueratik aritzeak eskaintzen zien babes eta abantaila aprobetxatuz, Bermeo eta Sollube arteko posizioak, Mungia bera zein Mungiatik Solluberako errepidea bonbardatzen besteak beste.

Ez dezagun berriz ahaztu: Seberik bezala, askok oraindik ez dakite euren senideak non lurperatu zituzten, zer gertatu zen euren gorpuzkiekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina